Jarraian, unitate didaktikoak osatzen dituzten materialen eta jardueren deskribapena ikusiko dugu.
Unitate didaktikoak | Kontzeptuak, trebetasunak | Jarduerak |
---|---|---|
IDEIAK ASMATZEA | Taldean ideia originalak sortzea, aurretik hautemandako behar edo arazoetan oinarrituz. Jakin-mina sustatzea. | "Arantzak Arrantzatzen" |
PLANGINTZA ETA BIDERAGARRITASUNA | Proiektu bat gauzatzeko beharrezkoak diren denbora eta baliabideak eraginkortasunez planifikatzea. | "Txukuntasun pixka bat!" |
Proiektu bat gauzatzeko ditugun baliabide ekonomikoak eraginkortasunez planifikatzea eta kudeatzea. | "Eta zuk, zenbat daukazu?" | |
Proiektu bat burutu ahal izateko kanpoko laguntzarako iturriak aurkitzea. | "Ez kezkatu!" | |
Proiektu baten arrakasta eta bideragarritasunerako aukerak baloratzea. | "Nor da AMIA hori?" | |
EGIN ETA KUDEATU |
Buruzagitzaren gakoak ezagutzea eta identifikatzea. |
"Nire atzetik!" |
Denbora eraginkortasunez planifikatzea zereginak edo proiektu bat egiteko. Denboraren kudeaketa hobetzeko jarraibide praktikoak. | "Erbia ala dortoka?" | |
EBALUATU ETA HOBETU | Kritikak egin eta onartzea. Hobetzeko erabakiak hartzea. | "Eskerrik asko kritikatzeagatik" |
GAITASUN PERTSONALAK | Gatazkak saihesteko eta konpontzeko teknikak. | "Lau arte zenbatu" |
Ideiak era erakargarrienean adieraztea eta gainontzekoak argudioen bidez konbentzitzea. | "Speaker`s Corner" |