Metodologia

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu
  • E-posta
  • Proiektu hau metodologia didaktikoen sorreran oinarritzen da, jardueren eta eduki zehatzen ereduz adierazi direnak.
  • Irakasleek metodologia horiek aplikatzen badituzte jarduerarako proiektu berriak eta jarduera mota berriak sor daitezke, ia irakasgai guztietatik landu daitezkeenak.
  • Ikaskuntza esanguratsuena proiektuetara bideratuta dagoena da. Haien errealitate eta kezketatik gertuko heziketa espazio gisa erabiliko diren proiektu proposamenak biltzen dituzte.
  • Jarduera gehienak talde-lanera bideratuak daude.
  • Jarduerek, batez ere, adin-tarte bakoitzerako hautatutako oinarrizko balioak lantzen dituzte.
  • Ikasleak identifikatzeko pertsonaiak sortu dira, aurkeztutako istorio eta egoera ezberdinak irudikatzeko balio dutenak, lantzen diren balioak pertsonifikatzeko, etab.
  • Lau faseko oinarrizko eskema batekin aritu gara, edozein proiektutarako unibertsaltzat har daitekeena:
    1. Ideia asmatzea
    2. Bideragarritasuna planifikatzea eta baloratzea
    3. Egitea eta kudeatzea
    4. Ebaluatzea eta hobetzea
  • Heziketa ibilbidetik igotzean, konplexutasun eta zehaztasun handiagoko mailetan sartuz goaz (esaterako, diruaren gaia ez da DBH arte lantzen, denboraren eta baliabideen plangintza adin txikietatik lantzen den bitartean).
  • Programa informatikoak erabiltzeko konplexutasuna eta erabilitako hizkera adin bakoitzari egokitu zaizkio.
  • Zeharkako tratamendua versus jarduera zehatzak.

Beheko tarteentzat (Lehen Hezkuntza, DBHko lehen mailak): hainbat saiotako heziketa ibilbide batean kokatutako jarduerak proposatzen dira, proiektu zehatzak gauzatzera bideratuak. Hau proposatzen da:

  1. Haur-Lehen Hezkuntzan: beren herria edo hiria hobe ezagutzen lagunduko dien erakusketa / ekitaldia / ikuskizuna egitea.
  2. DBHn: klaseko baldintza fisikoak edo antolatzaileak hobetzeko proiektua.

Goiko tarteetarako (DBHko bigarren zikloa, Batxilergoa eta Zikloak): curriculum-diseinuen gabezia kontuan izanik, curriculum-eduki zehatzak lantzen dituzten jarduerak planteatzen dira. Horrela:

  • Batxilergorako proposatutako jarduera edo baliabide didaktikoak irakasgai ezberdinetako atal zehatzetan zentratzen dira.
  • Heziketa Zikloentzako, Lanerako Prestakuntza eta Orientabideen irakasgaiaren edukiak landuko dira soilik, espezialitate guztiek komunean dutena izateagatik.

Jarduera zehatzak eta proposatutako proiektuak orientatzeko eredu bat besterik ez dira. Irakasleek metodologia aplikatzen badute proposamen berri ugari sor daitezke.


  • Hasi eta Hazi
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Europar Batasuna