Euskarri fisikoa

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu
  • E-posta
  • Ordenagailuz egin daitezkeen jarduerak eskaintzen dira, ekipo informatiko hauek elkarreraginerako eta multimedia informazioa erabiltzeko eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzeko.
  • Adin-tarte bakoitzean testuinguru ezberdinetan jarduteko aukera kontuan izango da:
    • PC-a erabiltzea informatika geletan (hainbat ikasle/PC)
    • Eramangarria +kanoia (irakaslearentzat edo ikasle taldeentzat eskuragarri)
    • Lanaldi partziala etxeko PC-arekin (adin tarte batzuetan)
  • Lantzen diren tresnentzat beharrezkoak diren baldintza teknikoak argitasunez azaltzen dira (ordenagailua, sarea, ...). Edozein kasutan ere, edozein PC estandarrekin bateragarriak izateko moduan diseinatu dira.
  • Era berean, hauen erabilerarako beharrezkoa den prestakuntza adierazten da. Interfazeen erabilera hain da erraza, ezen ez da beharrezkoa ezagutza zehatzak izatea, salbu ofimatikako aplikazioen erabilera osagarria gomendatzen bada (adib. Word).
  • Erabilerarako jarraibideak (gidaliburua). Zehaztasunez azaltzen da irakasleen edo ikasleen eskura jarritako baliabide bakoitzaren instalazioa eta erabilera.

Eszenatokiaren ikusizko metafora aurkeztuko dugu beheko irudian, bideraturiko metodologiaren alderdi batzuk azaltzeko.

Proiektu prozesua


  • Hasi eta Hazi
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Europar Batasuna